Asteburuari ikastaro interesgarri batek emango dio hasiera, Emakumeentzako Autodefentsa ikastaroak. Zapatu goizean eta arratsaldean Maitene Monroy hezitzaileak erasoak identifikatzen irakatsiko du eta indarkeriaren jatorria zein den aztertuko dute. Egunerokoan egon daitezkeen indarkeria erasoei erantzuten ere ikasiko dute.
Ikastaroak alderdi fisikoa eta psikologikoa izango ditu. Bertan, emakumeengan konfiantza eta segurtasuna sustatuko dute. Esaterako, defenditzeko dauden arma guztiak ezagutuko dituzte. Besteak beste begirada bat, posturak, oinezko ibilerak eta berbetarako moduak identifikatu edo parte ahulenetan zela jo ikasiko dute.
Erropa erosoa eta boligrafo bat eraman beharko dira ikastarora.
Ordutegia:
Goizez 10etatik 14etara.
Arratsaldez 15.30etik 19.30era.
Tokia: Zinea
Izena emateko:
Urtarrilaren 14ra bitartean udaletxeko bulegoetan edo berdintasuna@soraluze.net helbidean.
Prezioa: 10 euro.