Gobernu Taldeak soldatak jaisteko proposamena egingo du gaurko Udalbatzarrean

plaentxia_com 2011ko urt. 12a, 12:43

Jeltzaleek gizarte prestazioen kudeaketaren inguruko mozioa aurkeztuko dute. 19:00etan hasiko da plenoa. (+gehiago)

 
Gaur arratsaldeko 19etan urteko lehenengo Udalbatzarra egingo dute udaletxeko saio aretoan. Aipagarriena, Gobernu Taldeak Udaleko kargu publikoen irabaziak jaisteko proposamena egingo du, aurrez hainbestetan egin bezala. Ez da sekula onartua izan, dena dela, Gobernu Taldeko kideek, jaitsi zuten bere garaian soldata.
 
Bere aldetik, EAJk mozio bat aurkeztuko du. Gizarte prestazioen kudeaketaren ingurukoa. Eskari eta galderekin amaituko da plenoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.