Sorako futbolariak igoera fasea eta kopa jokatzen hasiko dira bihar

plaentxia_com 2011ko urt. 7a, 16:01

Sorako "A" Erregionalek lehen mailako igoera faseko lehen partidua jokatuko dute bihar Ezoziko zelaian Ostadar "B"ren aurka. (+gehiago)

Sorako "A" Erregionalek lehen mailako igoera faseko lehen partidua jokatuko dute bihar Ezoziko zelaian Ostadar "B"ren aurka. Beste taldeek kopan kontzentraturik daude. Adibidez, "B" Erregionalak bihar neurtuko dira, kanpoan, Trintxerpe-Azkuene "B"-ren aurka.
 
Jubenilek Eibartarrak "B"-ren aurka jokatuko dute Unbeko kirolgunean. Kadeteak ere arerioaren zelaian neurtuko dira Arizmendi Uda-ren aurka.
 
Eskupilota: Laskuk Donibane Lohitzunen jokatuko du gaur
Pelotari dagokionez Laskurainek Binakako Txapelketa jokatzen jarraitzen du. Gaur Donibane Lohitzunen dauka hitzordua. Gonzalez izango du bikote; aurkari, Xala eta Barriola. Aurretik Olazabal-L.Galartza eta Ongay-Merino arituko dira. 
 
Lehia 20:00etan hasiko da eta ETB1-ek emango du zuzenean bertatik. Sarrerak erosteko jo www.aspeplota.com webgunera.