Errege Magoak zaldiz iritsi ziren Soraluzera

plaentxia_com 2011ko urt. 7a, 14:57

Bihar haur parkea ipiniko dute kiroldegian eta frontoian, honako ordutegian: 11.30etik 13.30etara goizez eta 16etatik 19etara arratsaldez.

 
 
 
 
 
 
 
 
Errege egun bezperan zaldi gainean eta dotore etorri ziren Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoak herrira. Txurrukendik eliza atariraino joan ziren morroiek lagunduta. Han, umeak iladan jarrita banan-banan hurbildu zitzaizkien gutunak eman eta opariak jasotzeko. 

{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
 
 
Haur Parkea
Olentzero eta Mari Domingiren etxea ere kendu dute Plaza Barritik, eguberriak bere amaierara iristen ari diren seinale. Hala ere, ez dira amaitu Gabonetako ekitaldi guztiak. Bihar urtarrilak 8, haur parkea ipiniko dute. Puzgarriez gain Kukumixoren eskutik eskulanak egiteko aukera ere egongo da. Zati haundiena kiroldegian egongo da, bestea frontoian, honako ordutegian: 11.30etik 13.30etara goizez eta 16etatik 19etara arratsaldez.
 
Bestalde, atzoko jai egunaren ostean, gaur zerbitzuak normaltasunez funtzionatu dute berriz eta datorren astetik aurrera gehienak egunerokora itzuliko dira.
 
{mosimage}