Errege Magoek Soraluze bisitatuko dute bihar iluntzean

plaentxia_com 2011ko urt. 4a, 13:12

Mesedeetako Amaren egoitzatik pasako dira lehenbizi eta 19etan irtengo dira kabalgatak Txurrukendik eliza atariraino.

 

 

 

 

 

 

 

Bihar iluntzean Errege magoak Soraluzera etorriko dira. Lehenengo geldialdia Mesedeetako Amaren egoitzan egingo dute. Arratsaldeko 19etan hiru magoak Txurrukendik eliza atariraino joango dira kabalgata dotoreen gainean. Bertan hitz egingo dute umeek Magoekin, Olentzero eta Mari Domingirekin Gabon egunean egin zuten bezala. 
 
Bergarara autobus zerbitzu berezia Eibartik
Errege egun bezperan Bergarara joan-etorria egiteko autobus zerbitzua ipini du PESAk, baina aurten autobusak ez du Soraluzen geldialdirik egingo. Ordutegi guztiak autobus konpainiaren  webgunean daude.