Jendetza bildu da Olentzero eta Mari Domingiren kalejiran

plaentxia_com 2010ko abe. 24a, 15:25

Umeak pozik aritu dira kalejiran kantuan. Frontoian gutunak eman dizkiete eta opariak ere jaso dituzte.

 
 
 
 
 
 
 
Goizeko 11etarako udaletxe parea jendez beteta egon da. Adarraren soinuak eta txalapartaren melodia goxoak Gabonetako bi pertsonaiak heltzear zeudela zioen. Halako batean agertu dira Olentzero eta Mari Domingi, galtzagorrien atzetik eta gurdian igo dira kalejiran herrian zehar ibiltzeko gertu.
 
Tarteka euri zaparradaren bat, tarteka ateri, horrela joan dira kalejira kalez-kale. Aurretik Olentzero eta Mari Domingi idi pareak tiraka zeraman gurdian eta horien atzetik, Musika Eskolako trikitilariek Gabon kantak eta kalejirak jo dituzte. Umeak baserritarrez jantzita kanta eta kanta aritu dira kiroldegira iritsi arte. 
 
Behin kiroldegiko frontoian, nabari zitekeen halako egonezin, urduritasun bat. Asko eta asko pilatu egin dira sarreran, horrenbeste jende zetorren eta hainbestekoa zen bertara heltzeko gogoa!
 
Ume guztiak iladan jarrita, txikienak izan dira lehenak Olentzero eta Mari Domingiri eskutitzak ematen. Hauek berriz, bueltan opari bana banatu die haurrei, goxokiak eta kolore biziko liburu bana jaso dute.
 
Bien bitartean, Atxolin Guraso Elkartea txorizo eta salda ederra banatzen aritu da eta jendeak ere, asko eskertu du mokadutxoa, eguraldi hotzaren aurkako erremedio bikaina. 
 
Gaurko argazki guztiak MEDIATEKAn zintzilikatu ditugu. Hona hemen eguneko momentuetako batzuk:
 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
 
 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
 
{mosimage} 
 
{mosimage} 
{mosimage} 
 
{mosimage} 
 
{mosimage} 
 
{mosimage}