Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorri beroa egingo zaie bihar

plaentxia_com 2010ko abe. 23a, 13:17

Goizeko 11etan udaletxe parean dantzekin eta musikarekin jasoko dituzte. Gero kalejiran joango dira kiroldegiraino zanpantzar eta galtzagorriek lagunduta.

 
 
 
 
 
Olentzero eta Mari Domingi ondo lagunduta etorriko dira aurten Soraluzera. Galtzagorriekin eta laguntzaile jatorrekin zuzenean jaitsiko dira menditik eta goizeko 11etan ongi etorria egingo zaie. Eta ez edonolako ongi etorria! Udaletxe parean txalaparta soinuak entzungo dira eta adarra ere joko dute. Ostean, Urrats Dantza Taldeko dantzari finak arituko dira. 
 
Aurten Olentzero eta Mari Domingik ez dute Erregeen kabalgataren enbidiarik izango. Izan ere, idi eta gurdi gainean kalejiran joango dira, zanpantzar eta galtzagorriekin alaiturik. Musika a Eskolak ere bere ekarpena egingo du eta umeak kantuan joango dira kalez-kale Kukumixoko hezitzaileek eta irakasleek lagunduta. Helduak berriz, kalejiraren atzeko aldean joango dira.
 
Gutunak kiroldegian emango dizkiete
Kalejiran kiroldegiko frontoiraino joango dira, bertan emango baitizkiote Olentzero eta Mari Domingiri gutunak eta horixe izango da ziurasko eguneko momenturik magikoena umeendako. Gainera, opariak ere banatuko dizkiete eta Atxolin Guraso Elkarteak txorizoa eta edaria banatuko du frontoian. Gune honek jakin duenez lekua goxo goxo atonduko dute umeak gustora egon daitezen.
 
Bide batez, Pil-pileanek eskerrak eman nahi dizkie egun honen antolakuntzan parte hartu duten guztiei, izandako elkarlanagatik: Atxolin Guraso Elkartea,  Plaentxi Ikastetxea, Urrats Dantza Taldea, Kukumixo Aisialdi Taldea eta Musika Eskola.
 
Ez ahaztu baserritar jantzia ipintzea!!
 
{mosimage}