Gaur arratsaldeko 19:00etan Eguberrietako kontzertua emango du Musika Eskolak Zinean. Gabon kantak eta kantu modernoak eskainiko dituzte ikasleek. Hasteko, musika tailarreko ikasleek trikitixa joko dute. Euren atzetik etorriko dira, biolina, klarinetea, txirula, tronpeta, tronboia, saxofoia, soinua... eta gehienak pianoak lagunduta.
Instrumentuen ostean eskolako abesbatzak kantatuko du eta bukaeran bandak hainbat pieza eskainiko ditu, gehienak Gabon girokoak.
Eskolako zuzendariak gune honi adierazi dionez, bukaeran bandak Hator, hator kantu herrikoia interpretatuko du eta ikasle guztiak igoko dira taula gainera abesti famatua elkarrekin abesteko.