Zapatu arratsaldean 90 lagun inguruk hartu zuen ezker abertzaleak deituriko giza katean parte. Arratsaldeko 19:30ean Plaza Barrian hasi eta herrian buelta bat eman zuen giza kateak. Katearen buruan Arizaga alkateak eta beste bi herritarrek "Legalizazioa orain" zioen pankarta zeramaten eta atzetik ia ehun herritar, bakoitzak "Ni ere legalizazioaren alde" lemadun kartelak eusten zituzten.
Ekimena, finean ezker abertzalearen legalizazioaren aldeko ekintza izan zen, "eskubide zibil eta politikoen alde dagoen edonork babesa emateko" ekintza. Hemen argazki batzuk:
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |