Sorako taldeek amaitu dute ligaxka

plaentxia_com 2010ko abe. 20a, 13:28

Sorako taldeek ligaxkako azken partiduak jokatu dituzte asteburuan. Orain "A" Erregionalek igoera fasea dute aurretik eta gainontzeko taldeak kopa jokatzen hasiko dira urtarrilean.(+gehiago)

 
Asteburuko sorpresa "B" Erregionalak eman du, denboraldiko lehen garaipena eskuratu zuen Ezozin, Eibartarrak "B"ren aurka 3-2 irabazita. Dena dela, berandu samar etorri da garaipena eta aldea nabarmena da Sorako bi Erregional taldeen artean. "A" Erregionalak bana berdindu zuen Urkiren aurka Unben. Hala ere, lider amaitu du denboraldia 35 puntu batuta; "B" Erregionalek aldiz, azkenak amaitu dute sailkapen orokorrean. 
 
Jubenilek Ezozin jokatu dute, horrek ez die lagundu hiru puntuak eskuratzen: 1-7 galdu dute Idiazabalen aurka. Sorak azkena amaitu du sailkapenean, 5 punturekin. Kadeteek ere antzera amaitu dute ligaxka: 3-0 galdu dute Eibartarrak "B"ren aurka Unbeko zelaian eta denboraldia puntu bakar bat lortu gabe amaitu dute.
 
Igoera fasea eta kopa
Printzipioz, Sorako "A" Erregionalak asteburu honetan igoera fasea jokatuko du. Beste taldeek berriz, ligaxka amaituta Kopa jokatuko dute urtarriletik aurrera. Bihar konfirmatuko dira hurrengo datak.