Lau soraluzetarren aurkako epaiketa ez da egin

plaentxia_com 2010ko abe. 15a, 12:54

Atzo zen izatekoa epaiketa. Baina salatzailea eta salatua ez ziren agertu eta kasua artxibatzeko esperantza dute gazteek.

 
 
 
 
 
 
Atzo zen egitekoa Eibarren lau soraluzetarren aurkako epaiketa iaz, Gaztañerre bezperan gaztetxe kanpoko horma margotzea leporatuta. Gazteak ez ziren epaiketara agertu. Azaldu dutenez, abokatuarekin hitz egin ostean esan zien, salatzailea eta salatua epaiketara agertzen ez baziren ez egiteko posibilitate haundia egongo zela eta ondorioz, kasua artxibatu egingo zela.
 
Bestalde, Ertzaintzak ipinitako salaketan Soraluzeko Udala ageri da salatzaile moduan. Udalak, behin baino gehiagotan eta bide desberdinetatik argitu du eurak ez zituztela gazteak salatu gaztetxe kanpoan hormairudia egiteagatik. Hala ere, kasuak aurrera egin du. Horrela, udalak argi laga zuen ez zela epaiketara azalduko.
 
"Hormigoi tristearen lekuan bista alaituko zuen marrazki eta aldarrikapenak egin nahi genituen"
 
2009ko azaroaren 13tik 14ra bitartean, Ertzaintzak zubian, gaztetxe kanpoko horma txikian, mural bat egiten ari ziren lau lagun indetifikatu zituen. "Fatxadaren desitxuratzea" leporatu zieten. Horma irudiak pintatzen ibili zirenen arabera, "hormigoi tristearen lekuan bista alaituko zuen marrazki eta aldarrikapenak" egin nahi zituzten. Bertan daude oraindik marrazkiak, tipula bat, berenjena, tomatea eta beste barazki batzuk daude margotuta, lema batzuez lagunduta: "Ortua duen herria ez da inoiz hilko" eta "Egun batian konturatuko zarie dirua ezin dala jan". 
  
{mosimage}