Soraluzeko ezker abertzaleak proiektu politikoari babesa emateko giza katea egingo du zapatuan

plaentxia_com 2010ko abe. 14a, 11:02

Azaroaren 27an ezker abertzaleak legeztapenaren alde egindako aldarriari babesa emateko ekimena izango da.(+gehiago)

 
Soraluzeko ezker abertzaleak giza katea egingo du zapatuan, arratsaldeko 18:30ean, Plaza Barritik irtenda. Pil-pileani azaldu dionez, ekimena, azaroaren 27an ezker abertzaleak egindako aldarriaren harira dator: "Proiektu politiko eta organizatiboaren aurkezpena eta legeztapenaren aldeko" aldarria ezagutarazi zuen Iruñean. Soraluzeko ezker abertzaleak aldarriari babesa eman asmoz antolatu du giza katea, "proiektuarekin bat etorri ala ez, eskubide zibil eta politikoen alde dagoen edonork, iniziatiba honi babesa emateko aukera izango du abenduaren 18an". 
 
Proposamena hemen irakurri daiteke.