Porrota porrotaren atzetik

plaentxia_com 2010ko abe. 13a, 13:08

Azkenaldi luzean "A" Erregionalak dira neurketa bat galtzea zer den ez dakiten talde bakarra. Asteburuan, eurak ez ezik gainontzeko talde guztiek porrota izan dute.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
Asteburua joan, asteburua etorri, albiste on gutxi datoz Sorako futbol taldeengandik. Porrota porrotaren atzetik, "A" Erregionalak ez ezik, aurrerapausorik ezin emanda dabiltza plaentxiarrak. Izan ere, azken emaitzek dena diote. "B" Erregionalek 6-0 galdu dute Bergara "B"ren aurka, kanpoan. Azkena, Gazteak-en kontra izan zuten eta hura ere, 1-5 galdu.
 
"A" Erregionalak dira Sorari argi printza bat ekartzen dion taldea. Porrota zer den ere ez dakite eta hala egun dute asteburuan ere, 2-1 Aretxabaleta "B"ren aurkakoan. 34 punturekin lidergoari heltzen diote. 
 
Jubenilek Zestoaren zelaian jokatu dute eta 5-2ko emaitzarekin, punturik lortu gabe bueltatu dira etxera. Aurreko jardunaldian 10-0 galdu zuten Ilintxaren aurka, beraz, ez dago horren gaizki ere lortutako emaitza. Hala ere, ez du askorako balio. Sailkapenean taldeko azkenak eurak dira, 5 punturekin Ikasberrirengandik oso urrun (32 puntu dituzte azpeitiarrek).
 
Kadeteek berriz, aurreko jardunaldian Jubenilek jaso zutena pairatu dute, 0-10 Elgoibarren aurka galduta. Sailkapeneko buruak, azkenaren aurka jokatzean ez dago sorpresarik hartzerik, baina horrelako goleadek, min egiten dute. Aipatu, aurreko jardunaldia ez zela askoz hobea izan kadeteentzako, 8-0 Urkiren aurka galduta.
 
Datozen partiduak 
Urki - Sora "A" Erregionalak 
Sora "B" Erregionalak - Eibartarrak "B"
Sora Jubenilak - Idiazabal 
Eibartarrak "B" - Sora Kadeteak
 
PELOTA
Gaur arratsaldean Aritz Laskurainek Urretxun jokatu du 17:00etan. Labriten izan zuen bikote berarekin arituko da, Titin III Tricioko pelotariarekin, eta Aritz Lasa eta Zubietaren aurka jokatuko dute.