Peñagarikano, Amaia Agirre eta Eneko Beretxinagak bertsotan egingo dute Allegroko bertso afarian

plaentxia_com 2010ko abe. 10a, 14:24

Hiru bertsolariak datorren barixakuan arituko dira Allegron. Afariko txartelak Txokon eta Edurtzan eskuratu daitezke, 20 eurotan. Argazkia ukberri.net

 
 
 
 
 
 
Gaur zortzi, Allegro Elkarteak bertso afaria egingo du Anjel Mari Peñagarikano, Amaia Agirre eta Eneko Beretxinaga bertsolariekin. 2010. urtean 50 urte bete ditu elkarteak, eta bertso afaria elkartearen urteurreneko ospakizunetariko azkena izango da. 
 
Datorren barixakuan, hilak 17 egingo da bertso afaria, gaueko 21.00etan Allegro Elkartean. Afariko txartelak Txoko eta Edurtzan daude salgai, 20 eurotan.  Elkartetik jakinarazi dute kopuru mugatua egongo dela, gehienez 60 lagunendako lekua egongo da.
 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
 
Anjel Mari Peñagarikano, Amaia Agirre eta Eneko Beretxinaga. Argazkiak ukberri.net, Bertsozale Elkartea, Pil-pilean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.