Mursegok "BI" bere azken lana aurkeztuko du domekan

plaentxia_com 2010ko abe. 10a, 02:00

Biolontxelo jolea zuzenean ikusteko aukera paregabea egongo da domekan Arranon. Argazkia Ivan Montero / Bidehuts

 
 
 
 
 
 
 
 
Maite Arroitajauregi domekan Soraluzera gerturatuko da Mursego-ren azken lana aurkeztera. Lehenak BAT izena zuen eta logikari jarraituz azken hau BI izenaz batailatu du. Hilabete honetan argitaratu du diskoa eta Durangoko Azokan aurkeztu ostean domekan Soraluzen ikusteko aukera paregabea egongo da. Azken diskoak aurrekoaren eragina badu ere askoz urrunago heltzen da honekin, bai kantuen egituretan zein txeloa hainbatetan bikoiztuz. Ahotsarekin ere asko jolasten du eta autoarpa, txirula, txindata edo organilo txiki batez baliatzen da.
 
Arratsaldeko 20:00etan hasiko da emanaldia Arrano tabernan, urria, azaroa eta abendurako antolatu duten kultur eskaintzaren barruan.