Asteburu honetan artea kalera irtengo da. Zapatuan eta domekan, Soraluzera heldu
berri den Dominikar Errepublikako José Almonteren lanak salgai
izango dira kontzejupean. Eskulturagilea da berez Almonte, baina
oraingoan Dominikar Errepublikako kolore epelez osatutako margolanak
jarriko ditu salgai. Almontek azaldu duenez, margolanak 20 euro eta 245 euro artekoak dira
eta eskulturak 20 eta 50 euro artekoak.
Goizeko 08:00etatik gabeko
00:00ak arte egongo da lanak ikusi eta erosteko aukera. Kontzejupetik
kiroldegiko erakustaretora pasako dituzte bere margolanak.
{mosimage} |