Film emanaldia eta solasaldia egingo dute gaur, emakumeen aurkako indarkeriaren gainean

plaentxia_com 2010ko abe. 2a, 13:25

"Amores que matan" Iciar Bollainen film dokumentala emango dute 18etan, saio aretoan.

 
 
 
 
 
 
 
 
Gaur arratsaldeko 18etan Iciar Bollaín zine zuzendariaren 20 minutuko film dokumentala emango dute udaletxeko saio aretoan. "Amores que matan" film laburrak, ideologia matxista gertuagotik ezagutu eta honek ekarri dituen baloreen gainean gogoeta egiteko balio du. Horrez gain, gizon izateko "beste" modu bat aurkezten du, emakumeak plano berdinean tratatzen dituen gizonezkoa, alegia. 
 
{mosimage} 
Iciar Bollain zine zuzendaria.
 
Filma ikusi ostean kafe tertulia egingo dute bertaratutakoen artean. Solasaldian gidari, Jaione Iriarte psikologoa eta Emma Larreta aktorea izango dira eta euren esperientziak besteekin konpartituko dituzte.