Eli Lakuestaren argazkiez osatutako erakusketa atzo inauguratu zuten

plaentxia_com 2010ko abe. 2a, 12:04

Lakuestaren senide eta lagunei lore-sorta bat eman zien Mikel Valero, Kontrargiko kideak.

 
 
 
 
 
 
 
Argazki bilduma haundia jasotzen duen erakusketa inauguratu zuten atzo arratsaldean, kiroldegiko erakusketa aretoan. Eli Lakuesta soraluzetarraren 60 argazkiz osatutako argazki bilduma zen hain zuzen, albistea eta haraxe ikustera hurbildu ziren hainbat herritar. Lakuestaren senideak eta lagunak ere izan ziren eta lore sorta bat jaso zuten Kontrargiko kideen eskutik.
 
Izan ere, Kontrargi Argazki Kolektiboa dago erakusketa honen atzean, Eli Lakuestaren negatiboak berreskuratu, inprimatu eta hormetan zintzilikatu dituzte. Denera 3.500 argazki berreskuratu dituzte, benetako artxibo historikoa beraz. Argazkietan XX mendean zehar jasotako momentuak ageri dira, besteak beste, Soraluzen, Eibarren eta Bergaran ateratako irudiak.
 
Eli Lakuesta (1921-2000) optikoa zen berak zabaldutako Lakuesta optika dendan. Lanean argazkilari ere ibiltzen zenez horretan hasi zitzaion argazkilaritzarekiko zaletasuna. Bere aisialdiaz gozatzen zuenean kamara aldean hartuz jaso zituen argazki politenak. Hainbat gai jasotzen dute argazkiek, herriko txirrindularitza mugimendua, industria, mendiko finalista egunak...
 
Erakusketa zabalik egongo da astegunetan 19etatik 20.30era; zapatuetan 12etatik 13.30era.
 
 
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage} 
{mosimage}
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage}