Gaur arratsaldeko 19tan elkarretaratzea deitu du Soraluzeko Emakume Batzordeak, indarkeriaren aurkako nazioarteko egunean. Gaurko kontzentrazioaren atzetik, hainbat ekitaldi egingo dira herrian.
Abenduaren 2an, eguena, "Amores que matan" film laburra eskainiko dute udaletxeko saio aretoan. Gero kafe tertulia egongo da tratu txarren inguruan, Jaione Iriarte psikologoak eta Enma Larretak aktoreak gidatuta. Abenduaren 22an "Anbotorako bidean Mariren gerrikoa" tailerra egongo da arratsaldeko 18.30ean. Izena emateko epea abenduaren 17an itxiko da eta kopuru mugatua du. Idoia Alberdi eta May Serrano hezitzaileek eramango dute tailerra.
Emakumeei zuzendutako autodefentsa tailerra ere antolatu dute. Urtarrilaren 15ean izango da, kiroldegiko erakusketa gelan. Goizez 10etatik 14etara eta arratsaldez 15.30etik 19.30era. Maitena Monroy hezitzaileak emango du tailerra. Izena emateko udal bulegoetara jo behar da, urtarrilaren 12a bitartean. Tailerrak 10 euro balio ditu.
Azaroaren 25era begira antolatutako azken ekintza NAGORE film dokumentalaren proiekzioa izango da. Urtarrilaren 26an, eguaztena, izango da, 19tan Zinean.
GENERO INDARKERIA DATUAK SORALUZEN 2010ean
Eskatutako eta eskainitako baliabide mota
BALIABIDE MOTA |
EMAKUME KOPURUA |
Prestazio ekonomikoak |
3 |
Asistentzia psikologikoa |
8 |
Asistentzia juridikoa |
2 |
Harrera pisua |
0 |
Bizilekua bilaketan laguntza |
3 |
Interbentzio familiarra |
0 |
Larrialdiko zerbitzua |
1 |