Zapatuan Karakatera igoera jokatu zen. Elgoibarko Morkaiko Mendizale Elkarteak antolatzen du kirol proba hau eta urtero, Soraluzeko parte hartzea izaten da. Aurten, sei plaentxiatarrek egin dute antxintxika, iaz baino bat gutxiagok. Tontorra zapaltzen lehena Zigor Alberdi izan zen, 34´37´´ segundutan egin zuen igoera eta 16. sailkatu zen. Hurrengo herritarrak Mikel Hernandez eta Andoni Calles izan ziren, 34 eta 36 postuan sailkatzea lortu zuen.
Euskal Herriko hainbat lekutatik iritsi zen jendea Elgoibarko proban parte hartzera, guztira, 60 lagun, iaz baino bi gehiago. Sailkapen orokorrean irabazlea Oier Ariznabarreta durangarra izan zen, 30´11 segundutan helmugara iritsiz. Bigarren eta hirugarren, Josu Arregi azpeitiarra eta Iñigo Lariz elgoibartarra. Bi emakumek hartu zuten parte, Maite Maiorak eta Nerea Amilibiak. Maiorak egin zuen tontorra lehenengo, 35´43-ko denbora eginda, iaz Amilibiak egin zuen errekorra 13 segundutan jaitsi zuen mendaroarrak. Argazkietan Andoni Calles (56), Luis Ariznabarreta (20) eta Gorka Arriaga (30). Eskerrik asko BARREN-i argazkiengatik!
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
Argazki gehiago elgoiBARREN.net helbidean.
Hona hemen lehen postuetako eta soraluzetarren denborak:
1 |
Oier Ariznabarreta |
30´11 |
2 |
Josu Arregi |
30´25 |
3 | Iñigo Lariz | 31´00 |
16 |
Zigor Alberdi |
34´37 |
23 |
Maite Maiora |
35´43 |
34 |
Mikel Hernandez | 38´01 |
36 |
Andoni Calles | 38´17 |
39 |
Gorka Tornos | 38´32 |
51 |
Luis Ariznabarreta |
43´26 |
52 |
Gorka Amuategi |
43´28 |