"Vuelve, bigotillo vuelve" antzezlan satirikoa gaur Zinean

plaentxia_com 2010ko aza. 19a, 14:29

Soraluzeko Edu Pombarrek Jose Maria Aznar presidente ohiaren papela antzeztuko du. Zinean izango da gaueko 22:15ean. Edu Pombarri elkarrizketa atxikita dago.
 

 
 
 
"Vuelve bigotillo vuelve" Gabriel Reigen lan honetan kabaret satiriko estilora egituratutako antzezlana ikusiko dugu, gizarteko arazoei kritikoki eragiten diena. Kantu eta dantzekin lagundutako erritmo azkarreko lana da. Digarriena hurrengoa da: aktoreek, Espainiako politiko ezagunen papelak hartuko dituzte, besteak beste, Manuel Fraga, Esperanza Aguirre, Mariano Rajoy eta Eduardo Pombar plaentxiatarrak hezurmamituko duen Jose Maria Aznar.
 
Gaur gaueko 22:15ean, Zinean. 
Antolatzailea: Udaleko Kultura Batzordea
 
EDU POMBAR, "Vuelve bigotillo vuelve" antzezlaneko aktorea
(Pil-pilean aldizkarian egindako elkarrizketa. 231. alea)
 
"PPko batzuk haserre dagoz gure lanakin"
 
Nundik datorkizu antzezteko zaletasuna?
Betidanik gustatu izan jata beste pertsona bat izatia, izaerekin jolastia eta beste pertsona baten azalian sartzia. Terapeutikua be bada eta ez da topiko hutsa esatia lotsatixak diran pertsonentzat antzerkixa oso lagungarrixa dala. Zer emoten dotsu antzerkixak? Antzerkixak barru-barrutik betetzen nau. Taularatzerakuan sortutako adrenaliniak arazo danak alde batera laga eta zoriontsu egitten zaittu.

Eta beste generoren bat probatutakua zara?
Lagun artian egindako film labur batian parte hartu neban eta zinia oso astuna egin jatan. Sekuentzia berdina behin eta berriz errepikatzen egon bihar izatia ez da erreza. Antzerkixan momentuko interpretazinua lantzen da eta ikusliekin harreman zuzena mantentzen dozu. Beren erreakzinuak be bat-batekuak dira, izugarrixa!
 
Lehenengo taularatziaz ze daukazu goguan?
Lelengo aldixa, arlo askotan moduan, ahaztezina da. Estreinakoz Abadiñoko Kultur Etxian jardun neban eta kirixuak dantzan nittuan! Hain haundixa izan zan sentidu nebana, jende aurrian berriro be antzezteko gogua betiko geratu jatan.
 
Zeinen aurrian, nun eta ze aktorekin antzeztuko zenduke?
“Vuelve bigotillo vuelve” Bilboko Campos Eliseos Antzokixan estreinatu genduan eta neretzat antzoki hau uff… pasadia da! Dana dala, eszenatokixari ez dotsat garrantzia haundirik emoten, edozein antzokik edo kultur etxek bere enkantua daukalako. Publikua da antzerkixan ardatza.
 
Herrixan antzeztia berezixa izango da orduan?
Badakit oso urduri egongo naizela eta eguna heltzeko desiatzen nao! Publikuan inork ez ezagutzia abantaila da neretzat, presino gutxiagokin antzezten dozulako. Plaentxiarrentzat lana atsegina izatia espero dot.
 
“Vuelve bigotillo vuelve”-ren aurrerapen txiki bat…
Guk politiko askon anbizinua eta eskrupulu faltia erakusten ahalegintzen gara lan honetan eta honegaittik, PP alderdiko ordezkari batzuk haserre dare gurekin. Estatu Espainiarreko politikian eta politikarixen kritikia ikusiko dabe ikusliak, zuzeneko musikia, dantzia eta umoria tartekatuta.