Madrileko El Madroño abesbatzak Zinean kantatuko du bihar

plaentxia_com 2010ko aza. 19a, 13:40

Iluntzeko 20:00etan hasiko da Ezoziko Amak abesbatzak antolatutako emanaldia.

 
 
 
 
 
 
Madrileko "El madroño" abesbatzak Soraluze bisitatuko du bihar. Ezoziko Ama abesbatzak antolatu du kontzertua, 20:00etan izango da, Zinean.
 
"Agrupación Coral El Madroño" 1986an sortu zen eta egun 50 abeslari inguruk osatzen dute abesbatza. Urte guzti hauetan 500 lanetik gora interpretatu ditu, operak, zarzuelak, habanerak, kantu erligiosoak, kantu herrikoiak eta gehiago. 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.