Zapatuan egingo da Kontrargiren Argazki Rallye Digitala

plaentxia_com 2010ko aza. 19a, 13:00

Goizeko 8:30ean zabalduko dute izen-ematea eta orduan jakinaraziko dituzte landu beharreko gaiak. Irudian iazko irabazleak.

 
 
 
 
 
 
Kontrargi Argazki Kolektiboak udaleko Kultura Batzordearekin batera, XXII. Argazki Rallyea egingo du zapatuan. Betiko moduan goizeko 8:30ean hasiko da lehiaketa, izen-ematearekin batera, Kontrargiko lokalean (Errabal 5). Sei gai jakinaraziko zaizkie argazkilariei eta horren arabera egin beharko dituzte argazkiak. Soraluzen, leku publikoetan ateratako argazkiak izan behar dira, 40 denera, parte hartzaile bakoitzak aurkeztu beharko dituenak.
 
Epaimahaia abenduaren 6an bilduko da San Andres auzoko lokalean saridunak izendatzeko. Sari banaketa berriz, abenduaren 18an egingo dute, eguerdiko 13:00ean, kiroldegiko erakustaretoan.  
 
Lau sari banatuko dituzte, argazki onenak 100 euro jasoko ditu, 80, 60 eta 60 hurrengo  onenek. Gazteetan onenak berriz, opari bat jasoko du Kolektiboaren eskutik.