Egueneko merkatua, gaur lehenengoz Plaza Zaharrean egin da

plaentxia_com 2010ko aza. 18a, 12:14

Aurrerantzean ez da egongo Erregetxeko aparkalekua husteko beharrik.

 
 
 
 
 
 
 
Herriaren erdialdea oinezkoendako udalaren planaren barruan, egueneko merkatua edo merkadiloa Plaza Zaharrera pasatu dute. Gaur, lehenengoz, Erregetxean beharrean, behean ipini dituzte saltzaileek euren postuak. 
 
Lokalizazio berri honek, Erregetxeko aparkalekuak bere horretan mantentzeko bidea ematen du, eguenero ibilgailuak bertatik mugitzen ibiltzeko beharrik ez dago orain. 
 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
 
Pibota hidraulikoa ipintzeko lanean ari dira
Horrez gain, Pil-pilean aldizkariko azken alean azaldu moduan, erdialdetik autoak atera eta oinezkoendako izateko proposamena Gabonak aurretik ezarri nahi du udalak. Egunaren ordu gehienetan kotxeak erdigunetik atera eta oinezkoei emango zaie lehentasuna. Horrela, zamalanak egiteko ordutegian soilik ibili ahal izango dute autoek, goizeko 7:00etatik eguerdiko 13:00 bitartean. Asteburuetan berriz,  zapatu eguerdiko 13:00etik astelehen goizeko 7:00ak bitartean ibilgailuek ezingo dute erdialdera sartu. 
 
Horren harira zenbait egokitzapen egiten dihardute. Zubi Nagusian esaterako, pibota hidraulikoa ipintzen dihardu Fresneda enpresako beharginek. Pibota ipinitakoan herriko dendari eta tabernariei pibota igo eta jaisteko mando bana jasoko dute, modu horretan sor litezkeen estualdiak eta larrialdiak sahiestu aldera.
 
{mosimage}