Ralph Horton amerikarraren lanek beteko dute Oreka Art-eko erakusketa

plaentxia_com 2010ko aza. 12a, 12:13

Arratsaldeko 19:00etan izango da irekiera ekitaldia galerian bertan. ralphhorton.com

 
 
 
 
 
 
 
 
 
Oreka Art galeriak margo erakusketa bat irekiko du gaur iluntzeko 19:00etan. Oraingoan Ralph Horton-en lanekin beteko du aretoa, Euskal Herrian bizi den artista iparamerrikarraren margolanekin.
 
Ralph Horton Houston-en (Texas) jaio zen 1952an.1972an Europara etorri zen eta Eibarren amaitu zuen, ingeles klaseak irakasten. Horrekin batera, damaskinatua eta armen grabatu klaseak jasotzen hasi zen, baita pintura klaseak ere. Euskaldun batekin ezkondu eta ameriketara itzuli ziren, han grabadore moduan negozioa ireki zuen, 1983an berriro Euskal Herrira itzuli zen arte. Ordutik teknika garatzen jarraitu du eta gaur irekiko den erakusketan bere azken lanak ipiniko ditu. Batez ere familia eta inguruko giroa jasotzen du lanetan, "banaka zein bikoteka, leku seguru batean jasoak".