Azaroaren 6an VI Antxintxika Krosa jokatu zen eta inoizko parte hartzaile gehien izan zen. 500 lagunek baino gehiagok Soraluze eta Bergara lotzen dituen 10 kilometroak egin zituzten. Soraluzetik ere parte hartze haundia izan zen, 15 korrikalarik hartu zuten parte lasterketan.
Krossa bukatzen azkarrena David Garcia 26 urteko durangarra izan zen, 36´17 segunduko denbora eginda. Atzetik, 7 segundura Ruben Alzelai legazpiarra iritsi zen eta hirugarren Cipri Encabo, 33´37 segundu eginda. Helmugara lehenengo heldu zen neska Leire Altube oñatiarra izan zen, 37´54 segunduko denbora eginda. Atzetik Nerea Etxeberria azpetiarra (40´17) eta Maitane Txueka (42´03).
Zigor Esnaola soraluzetarren artean bizkorrena
Zigor Esnaola izan zen soraluzeko korrikalarien artean bizkorrena, 36´17 segundutan helmugaratuta. Gero, Javier Gonzalez eta Mikel Calvo heldu ziren. Emakume bakarrak hartu zuen parte Antxintxikan, Nahiara Zendoiak.
Hona hemen soraluzeko korrikalarien partehartzaile guztiak, hemugaratze postua, izena eta egindako denbora zehaztuta.
26 | Zigor Esnaola |
33´17 |
54 |
Javier Gonzalez |
38´07 |
59 |
Mikel Calvo |
38´29 |
81 |
Jon Cid |
39´24 |
83 |
Iñaki Ruiz |
39´36 |
109 |
Gorka Tornos |
40´14 |
167 |
David Rascon |
42´16 |
198 |
Mikel Hernandez |
43´20 |
221 |
Iñaki Arrondo |
44´02 |
231 |
Javier Gabilondo |
44´30 |
360 |
Iker Uzin |
48´41 |
430 |
Zuhaitz Rodriguez |
51´46 |
463 |
Bittor Trebiño |
53´33 |
466 |
Asier Rodriguez |
53´51 |
467 |
Nahiara Zendoia |
53´51 |