Misio taldeak Ruandari laguntzeko postua ipiniko du Gaztañerretan

plaentxia_com 2010ko aza. 8a, 14:18

Haur hezkuntzako eskola batean komun berriak eraikitzen laguntzeko erabiliko dute lortutako dirua.

 
 
 
 
 
 
Zapatuan, hilak 13 Gaztañerre azoka egingo da. Baserritarrak eta abeltzainak herrira jaitsiko dira euren generoa erakutsi eta saltzera. Egun horretan Misio Taldeak ere postua ipiniko du kontzejupean. Aurten ere etxean egindako gozokiak eta postreak salduko dituzte. Lortutako dirua Ruandako Mugina herrialdera bialduko dute, han eraikitzen diharduten haur hezkuntzako eskola batean komun berriak egiteko erabiliko dute eta modu horretan, haurren eskolatzea bultzatu nahi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.