The Heckler Quartet-en jazza Arranon

plaentxia_com 2010ko aza. 5a, 15:48

Gustavo Zalamea artista kolobiarraren irudien gainean inspiratzen da laukotea.

 
 
 
 
 
 
 
Arrano tabernak azaroan eta abenduan kultura emanaldiak ekarriko ditu. Urrian Josu Martinezen "Itsasoaren alaba" dokumentala eskaini zuten. Domeka honetan, arratsaldeko 20:00etan, "The Heckler Quartet" laukotearen emanaldia izango da. Taldekideak Miguel Villar "Pintxo" (saxo tenorea), Alejandro Mingot (gitarra), Juan Pablo Balcazar (baxua) eta Hasier Oleaga (bateria). Oleaga lehanago ere jo izan du Soraluzen, beste proiektu batzuekin. Beti ere, jazzari lotutako estiloak eta estilo berrien experimentazioa uztartuz. 
 
Horrela aurkezten dute Arranoko triptikoan: 
 
"Betidanik hainbat eta hainbat izan dira musika eta bestelako arteak, bereziki margoak, elkartu nahi izan dituzten artistak. Nonbaitetik arreta jarri bazaio bi arte munduen arteko harreman horri jazz musikan eta musika klasikoan izan da. Gustavo Zalamea (Kolonbia, 1951) artistaren irudien gainean inspiraturiko jazz musika da Heckler Quartet-en bigarren diskan topatu dezakeguna. Heckler Quartet-en bigarren diskan topatu dezakeguna. Heckler Quartet-ek diska berri honetan eskaintzen digun musikak begiak kolonbiar honen margoetan jartzeaz gain jazzean, rock experimentalean eta abangoardiako inprobisazioan jartzen ditu. Beraien musika hiriaren hoztasuna eta taberna zein jazz klubaren arteko berotasunaren artean kokatzen dutela diote, kolore epel eta freskoen artean alegia".
 
{mosimage} 
 
 
 
Datozen emanaldiak:
Azaroak 28, ARANTZETAN, Pop-rock kontzertua, 20:00etan
 
Abenduak 12, MURSEGO, Pop kontzertua, 20:00etan
 
Abenduak 16, F.A.R.C.-EP, La insurgencia del siglo XXI, 22:00etan