Emakumeen Topaguneak emakumeei zuzendutako sare sozialen ikastaroa bultzatu du. KZgunean eskainiko dute eta oinarrizko kurtsoa izango da: facebook, twitter eta google-ko tresnak erabiltzen irakatsiko dute. Oraindik ez dute zehaztu noiz izango den baina bai aste beteko iraupena izango duela eta 5-6 pertsonaz osatutako geletan.
Autodefentsa ikastaroa institutuko ikasleentzako
Emakumeen Topagunearen azken bileran, besteak beste, institutuko neska-mutilentzako autodefentsa ikastaroa eskaintzea erabaki zuten. Itxi gabe dagoen arren, martxoan izango da eta ikastaroak 14 ordukoa izango da, gutxienez 10 emakumek hartu ahalko dute parte eta jazarpen sexistak aurreikusten ikasiko dute. Isabel Bernal-ek emango du, psikologian lizentziaduna da Bernal eta emakumeen proiektuetan esperientzia handiko pertsona da.