DEBEMENek teknologia berriak landa eremura hurbildu nahi ditu

plaentxia_com 2010ko aza. 3a, 13:00

Honen xedea landa eremuak Informazio Gizartearekin bat egiteko laguntza eskaintzea da.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
DEBEMEN, Debabarreneko Landa Garapenerako Elkarteak, ikerketa bat burutuko du eskualdeko landa eremuko herritarren artean dagoen teknologia berrien ezarpena eta kalitatea ezagutzeko. Internet eta telefono mugikorren hobetzea aztertuko dute, zerbitzu hauen gabeziak kokatu ahal izateko. 
 
Honen helburu nagusia landa eremuak Informazio Gizartearekin bat egiteko laguntza eskaintzea da, gizartearen garapen bateratu bat lortzeko. 
 
Horregatik, baserrian edo auzoan kobertura arazo bat dutenek Debemenera deitu dezaten eskatu dute bertatik: 943  744 067 edo gagirrego@gmail.com

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.