Sorako "A" Erregionalak sailkapenaren buruan jarraitzen du

plaentxia_com 2010ko aza. 2a, 11:16

Erregionaletako lehen taldea da asteburuan galdu ez duen Sorako talde bakarra, 3-3 Urkiren aurka berdinduta.

 
 
 
 
 
Lautik hiruk galdu egin dute azken jardunaldia. Erregional A taldea baino ez da salbatzen eta bera da baita, puntuak batzen jarraitzen duen bakarrenetarikoa. Azken partiduan Sorako Erregionalek 3-3 berdindu du Urkiren aurka. Erregional B-k, EIbartarrak B-ren aurka 4-0 galdu du Unben. Sailkapenaren buruan dago Erregional A 19 punturekin, atzetik Bergara B 15 punturekin eta azkenak Sorako Erregional B-ko mutilak dira.
 
Datorren zapatuan derbya jokatuko da Ezozin, Sorako bi taldeak elkarren aurka neurtuko dira: Erregional A Erregional B-ren aurka. 
 
Jubenilek kanpoan jokatu zuten Idiazabalen kontra eta 4-1 galdu zuten. Hurrengo asteburuan Lazkaoren zelaian izango dute lehia. Lazkao sailkapeneko buruan dago gainera, 16 punturekin. Sorako Jubenilak ordea, azkenak dira 2 punturekin. 
 
Sorako Kadeteak saiatu ziren neurketa eurena egiten, baina ez ziren nahikoa gol izan Eibartarrak garaitzeko eta azkenean 3-6 galdu zuten partidua. Hurrengo lehia Eibar B-ren aurka Ezozin, zapatuan. Benetako beharra dute puntu bat lortzeko, sailkapenaren buruan dagoen Elgoibarrek 18 puntu ditu eta Sorako Kadeteek oraindik bat ere ez.
 
PELOTA
Lehen mailako pilota partidua Soraluzen
Gaztañerre bezperan primerako pelota partidua antolatu dute Laskurainen Lagunarteak, Soraluzeko Pelota Taldeak eta Soraluzeko Udalak: Xalak eta Laskurainek, Lasa eta Zubietaren aurka jokatuko dute kiroldegiko frontoian. Aurreko partidua zehazteke dago eta jakin bezain pronto jakinaraziko dugu Plaentxia.com-en.
 
Sarrerak
Azaroaren 11ra bitartean Edurtza Kafetegian eta Arane Kiroldegian 20 eurotan. Egunean bertan takilan egongo dira salgai.