Azaroaren 7an Ikasle Eguna ospatuko dute Amurrion eta egitarau zabala antolatu dute ikasle eta abertzaleek. Goizean ikasle olinpiaden finala burutuko da, HSN gunea (Hezkuntza Sistema Nazionalaren gunea) Porrotx pailazoak alaituko du. Bien bitartean, kale animazio anitza egongo da herritik zehar. Bazkari herrikoia ere egongo da eta bazkal oste musikatuarekin batera.
Ikasle Abertzaleen esanetan, ikasleen eta hezkuntzaren aurkako erasoak etengabeak bilakatu dira eta hezkuntza sistema nazionalari baiezkoa emanda 17:30ean abiatuko da manifestazio nazionala udaletxeko plazatik. Ondoren ekitaldi politikoa burutuko dute.
Kontzertuak 21:00etan abiatuko dira karpa nagusian, DOCTOR DESEO, HABEAS CORPUS, LA PULQUERIA, GOSE eta ZE ESATEK! Musikak goizeko ordu txikiak harte iraungo du.
Eskualdeko autobusa
Soraluzen, Arrano tabernan eskura daitezke sarrerak eta autobuserako izena eman, azaroaren 4ra arte. Informazio gehiago www.ikasleabertzaleak.org helbidean.