Soraluzeko Gaztetxeko asanblada kezkatuta dago. Kontatu dutenez, domekatik astelehenera bitarteko gauean Gaztetxean norbait sartu eta arakatu egin dutenaren susmoa dute. Antza denez, beheko pisuko leiho bat apurtuta sartu ziren barrura. Beheko pisuko hiru armairu indarrez ireki zituzten eta liburutegia eta sukaldea ere arakatuta aurkitu omen zituzten.
Gazteak ezer falta zen begira jardun zuten, baina ez zuten ezeren faltarik somatu. Horregatik uste dute lapurtzera baino, arakatzera sartu zirela. Oso larritzat jo dute gertatua eta euren kezka azaldu dute.
{mosimage} |