Atzo arratsaldean alde zaharra zabaldu egin zen ibilgailuentzako. Norabide posible bakarra Zubi Nagusitik Etxaburuetara edo Erregetxera egitea da, behetik gora eta inoiz ez alderantziz. Soraluzeko Udalak azaldu duenez, asmoa Gaztañerre ostean alde zaharra guztiz peatonalizatzea da eta jakinaraziko dute ze egun eta ordu tartetan itxiko den.