Asteburuan 50 lagunetik gora bildu ziren Plaza Zaharrean Udalbiltzari babesa erakusteko. Euskal Herriko hainbat hiriburu eta herrietan ere auzia bertan behera uzteko eskatu zuten.
Dignidad y Justiciak 14 eta 23 urteko kartzela zigorra eskatzen du
Udalbiltzaren aurkako epaiketa amaitu da eta orain epaiaren zai daude. Atzo arratsaldean amaitu zen epaiketa, 21 auzipetu daude Udalbiltza auzian. Fiskalak 20rentzat hamarna urteko kartzela zigorra eskatu du (Xabier Alegriarentzat ez du zigorrik eskatu). Dignidad y Justicia herri akusazioak 21 auzipetuentzako 14 eta 23 urte arteko espetxea eskatu du. Defentsak, absoluzioa.