Mendi federazioko bazkideen eguna ospatu zuten mendi taldekoek

plaentxia_com 2010ko urr. 26a, 14:35

Domekan berriz plaentxiako Mendi Taldeko Bazkide Eguna ospatuko dute San Andresen

 
 
 
 
 
 
 
 
Aurreko asteburuan Mendi Federazioko bazkideen eguna ospatu zuten. Han izan ziren Soraluzeko Mendi Taldeko guraso eta umeak ere. Asteburu honetan berriz, urteroko Soraluzeko Bazkide Eguna izango da. Honekin, aurtengo irteerak amaitu dira.
 
Bazkide eguna ospatuko dute domekan San Andresen
Irteera goizeko 9etan egingo dute, Soraluzen hasi eta Txurruka eta San Andresera joango dira. San Andresen opariak jasoko dituzte zortzi mendi egin dituztenek eguerdiko 13:00ean. 14:30ean bazkaria egingo dute, babajana denentzako. Nagusiek 20 euro eta umeek eta gazteek 10 euro ordaindu beharko dute. Egunari amaiera emateko pilota partiduak eta musika egongo da.