Gipuzkoako azken ondarrezko zelaia zenak beste itxura bat du orain. Belar artifiziala, aldagela modular berriak. argiztapena, ur kanalizatua... Horrela frogatu ahal izan zuten zapatuan Ezoziko Futbol Zelai berriaren inauguraziora agertu ziren herritarrek.
Eguerdiko 13:00ean Sorako zuzendaritzako kideak, Jose Luis Arizaga alkatea, Antzuolako alkatea eta Aldundiko eta Federazioko ordezkariak izan ziren zelaia eta instalazioak ikusten. Arratsaldean hasi zen benetako ospakizuna. Zelai kanpoko aparkalekuak hartuta zeuden, eta 1981eko lehen inaugurazio hartan beste jende ez zegoen arren, gradak eta taberna inguruak bete egin ziren.
Arratsaldeko 16:30erako Sorako talde guztiak prest zeuden, banan-banan denen izenak esan eta zelai erdira agertu ziren talde argazkia ateratzeko, futbol eskolako umeak lehenengo, kadeteak, jubenilak eta erregionalak gero. Taldeka txukun-txukun antolatuta zeudela Urras Dantza Taldeko dantzariek aurreskua dantzatu zieten.
Horren ostean Jose Luis Arizaga alkateari eta Juan Luis Larrea Futbol Federazioko ordezkariari oroigarri bana eman zien Sorak, bere eskerrona adierazteko. Sorako jokalari, Ibai Rasconek ere jaso zuen bere omenaldia, 17 urtez Soran jokatu izanagatik. Gero taldekideek, opari berezi bat eman zioten.
Ohorezko sakea alkateak egin zuenean, ofizialki inauguratu zuten zelaia. Erregionalen bi taldeek lagunarteko partidua jokatu zuten eta ostean, Jubenilek Zestoa hartu zuten, estreinekoz jolastuz zelai berrian.
Orokorrean, Sorako jokalariak, ordezkariak eta herritarrak oso pozik zeuden zelai berriarekin. Hurrengo argazkietan ikusi daitezke zapatuko irudiak:
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
|
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |