Elgoibarrek 9 gol egin zizkien Sorako Kadeteei

plaentxia_com 2010ko urr. 25a, 12:39

Seigarren jardunaldia jokatu zuten futbolari plaentxiarrek joan den asteburuan. Ez dituzte puntu lar eskuratu, lau taldetatik bik galdu, batek berdindu eta beste batek irabazi du.

Erregional "A"-k bolada onari eusten jarraitzen du. Azken jardunaldian Aretxabaletari 0-1 irabazi diote. Sailkapenean lider jarraitzen dute, 18 punturekin. Erregional "B"-k ordea, bolada txarrari ezin buelta emanda dago. Bergara "B"-ren kontra jokatu eta 1-8 galdu du. Erregional "B" taldea sailkapenean azkena da, puntu bakarra eskuratu dute. 
 
Jubenilek zapatuan Ezoziko futbol zelai berriko lehen partidu ofiziala jokatu zuten  Zestoaren aurka eta 1-1 berdindu. Bi puntu ez dira nahikoa sailkapenean gora egiteko eta oraindik behean daude, 2 punturekin. Lehenengoa Lazkao da eta 15 puntu ditu batuta. 
 
Kadeteek jaso dute asteburuko gol sorta haundiena. Elgoibarren zelaian 9-0 galdu dute eta ondorioz, denboraldia hasi denetik punturik lortu gabe jarraitzen dute, sailkapenean azkenak izaten. Elgoibar bera berriz, lehengo dago 15 punturekin.
 
 
Datorren jardunaldiko partiduak (Urriak 30)
Erregionalak "A" - Urki
Eibartarrak "B" - Erregionalak "B"  
Idiazabal - Jubenilak
Kadeteak - Eibartarrak "B"
 
Joseba Garcia 15. Urrakira igoeran
Azpeitian jokatu zen atzo XXVIII. Euskadiko Automobilismoko Urrakira igoera. Joseba Garcia plaentxiatarra ere han izan zen bere 5GTurboarekin. Hiru txanda jokatu eta gero, 00:03:49, 896 segunduko denbora egin zuen eta sailkapenean 15. postuan amaitu zuen. Aritz Egozkuek egin du denbora onena, 00:03:06,070 segundurekin.