Futbol zelai berria bihar arratsaldean inauguratuko dute

plaentxia_com 2010ko urr. 22a, 14:05

Sorako Erregionalek lagunarteko partidua jokatuko dute17:00etan.

 
 
 
 
 
 
 
 
Bihar arratsaldean Ezoziko futbol zelai berria inauguratuko dute. Goizean, Soraluzeko Udaleko ordezkariak, Sorako Zuzendaritzako, Foru Aldundiko eta Espainiako Futbol Federazioko ordezkariak eta Antzuolako alkatea joango dira instalazio berriak bisitatzera. Jarraian Txurrukan bazkalduko dute.
 
Arratsaldeko 16:30ean hasiko da inaugurazioa. Ohorezko sakea egingo dute eta gero, Ibai Rascon, Soran 17 urtez jokatu duen plaentxiarrari oroigarri bat emango diote. Horrekin batera, Zuzendaritzak bere eskerrona adieraziko die Udaleko ordezkariei ere. 
 
Arratsaldeko 17:00etan Sorako taldeek futbol partidua jokatuko dute zelai berria probatzeko. Lehenengo Sorako Erregionaleko bi taldeek lagunarteko partidua jokatuko dute eta 18:30ean, Zestoako taldeak Sorako Jubenilek aurka jokatuko du. 
 
Musikak lagunduko du inaugurazioa eta taberna ere zabalik egongo da.