Zapatuan Zinera hurbiltzen direnek hirurogehigarren hamarkadara jauzia egingo dute. Errabal Jazz musika jardunaldien barruan, Gaztelupeko Hotsak zigiluak Juan eta Victor de Diegoren proiektua ekarriko du Soraluzera.
De Diego anaiek Bartzelonara joan zenean sortu zuten boskotea, 1993an. Bartzelonara mugitzean nazio eta nazioartera jauzi egin zuten eta maila handiko jazz jaialdietan euren lekua egiten hasi ziren.
Orain Soraluzera datoz euren azken diskoa, "Odola" aurkeztera. Kritikek boskotearen heldutasun musikala erakusten dutela diote, bai konposizioan zein jotzeko eran. Zapatuan swinga erritmo afrokubatr, funky eta bogalooarekin nahastu ziren garaiak berreskuratuko dituzte taula gainean.
{mosimage} |