Arratsaldeko 20:15erako Plaza Barrian jendea pilatzen hasi zen. Bizikaleren zozketako saria jasotzeko modu bakarra zozketan bertan egotea zen eta inork ez zuen 250 euro irabazteko aukerarik galdu nahi izan. Merkatariek txorizo egosi pintxoak banatu zituzten jendearen artean eta musikak girotu zuen zozketa.
Lehen zenbakia 6632, Alberto Losadak zuen, Iñarra harategian erosketa
egindakoan jasoa. Bigarren zenbakia, 34275 Roberto Riverok jaso zuen
Lilura estetika zentruan. Bakoitzak 250 euroko lotea jaso zuen elkarteko
dendetan jasotzeko.