Erregionalak zazpi gol egin zizkion Eibartarraki

plaentxia_com 2010ko urr. 18a, 12:35

Sorako Erregionalak fin hasi dute aurtengo denboraldia eta bere taldeko sailkapen buruan jarraitzen dute. Joan den zapatuan Eibartarrak-en aurka jokatu zuten Unbeko zelaian eta 0-7 irabazi. (+gehiago)

Azken hiru puntuak lehengoei gehituta lehenengo doa 15 punturekin; atzetik du Bergara "B" 12 punturekin. Datorren astean bolada onari eusten saiatuko dira Aretxabaleta "C"-ren aurkako neurketan. 
 
Jubenilek berriz, Ilintxarekin berdindu zuten, 4-4, Antzuloako Estalan. Baliteke, bertan azkenengoz jokatu izana, Ezoziko lanak aurreikusi moduan badoaz zapatu honetan inauguratuko dituztelako instalazio berriak eta neska-mutilek herrian bertan jokatu ahal izango dute. Zapatuan Zestoa hartuko dute beraz, etxean. Zestoa, Soraren atzetik dagoen talde bakarra da (puntu bakarra du), 0 puntu lortu ditu. 
 
Denetariko emaitzak izan ditugu asteburuan, izan ere, Kadeteek galdu egin dute 1-2 Urkiren aurka, Estalan. Jubenilen antzera, flojo samar hasi dute denboraldia eta puntu bakar bat lortu gabe. Ondorioz, sailkapenaren amaieran daude kokatuta, punturik gabe. Taldeko lehena Elgoibar da, 12 punturekin. Hurrengo partiduan bere kontra jokatu beharko dute Sorako Kadeteek, kanpoan.