Anzterki zikloa azaroan izango da

plaentxia_com 2010ko urr. 15a, 14:18

Azaroaren 5a, 19a eta 26a dira behin betiko datak.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
Zenbait aldaketaren ostean antzerki zikloko behin betiko datak jakinarazi ditu Soraluzeko Udalak. Antzezlan guztiak azaroan izango dira, hona hemen data definitiboak:
 
-Azaroak 5: KANPAIA JO BITARTEAN
-Azaroak 19: VUELVE BIGOTILLO VUELVE
-Azaroak 26: EUSKARAZETAMOL
 
KANPAIAK JO BITARTEAN
Galder Perez zuzendari eta Libe Aranburu eta Ugaitz Alegria aktore lanetan. Glu Glu konpainiaren antzezlan honek, elkar ezagutu behar ez zuten eta behar baino gehiago elkar ezagutuko duten pertsonen arteko ezusteko komedia  eroa eta bizia.
  
VUELVE BIGOTILLO VUELVE
Gabriel Reigen lan honetan kabaret satiriko estilora egituratutako antzezlana ikusiko dugu, gizarteko arazoei kritikoki eragiten diena. Kantu eta dantzekin lagundutako erritmo azkarreko lana. Aktoreek, Espainiako politiko ezagunen papelak hartuko dituzte, besteak beste, Manuel Fraga, Esperanza Aguirre, Mariano Rajoy eta Eduardo Pombar plaentxiatarrak hezurmamituko duen Jose Maria Aznar.
 
EUSKARAZETAMOL
Jokin Oregi soraluzetarraren zuzendaritzapean, Patxi Telleria eta Mikel Martineze trilogiaren azken antzezlana eskaintzera datoz. Aurretik, "Euskara Sencilloaren Manifestua" eta "Larruaizetara" lanak taularatu ditu bikote honek eta "Dibertimentuak" izenez batailatutako trilogiaren azken alea errepresentatuko dute Zinean.