Urteetan Soraluzen bizi den arren eibartarra da Julio Mendikute. Ohiko diziplinetatik at dabilen artista da. Kimigramak egiten ditu, hau da, argazkigintza sortzaile eta esperimentala lantzen du. Argazki paper fotosentikorraren gainean irudi bakarrak, errepikaezinak sortzen ditu argia eta argazkigintzako produktu kimikoen eraginez. Horren emaitza, eskuekin manipulatutako irudi originalak dira.
Erakusketari "Ziurtasun ahaztuak " izena ipini dio eta atzotik ikusgai dago kiroldegiko erakusketa aretoan. Ordutegia: astegunetan 19:00etatik 20:30era, asteburuan 12:00etatik 13:30era.
{mosimage} |