Etxaburueta kaleko igogailu irteeran arranpala ipiniko dute

plaentxia_com 2010ko urr. 14a, 12:55

Etxaburueta kalera eta Itxaropenara irisgarritasuna hobetzea du helburu Gabolatseko igogailuaren 2. fase honek.

 
 
 
 
 
 
Joan den asteburutik martxan daude Gabolats eta Estaziñoko igogailuak. Udalak jakinarazi duenez, Gabolatseko igogailuaren irteeran, arranpala bat egingo dute Etxaburueta kalera eta Itxaropena jubilatu etxera irisgarritasuna errazteko. Modu honetan igogailutik irten eta berehala dauden eskailerak igo beharrik ez da egongo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.