Soraluzeko etxebizitza premia aztertzeko 550 elkarrizketa egingo dituzte

plaentxia_com 2010ko urr. 13a, 16:39

Herriko etxebizitzen egoera zein den jakingo da ikerketa honekin.

 
 
 
 
 
 
 
 
Udala bihar hasiko da herrian dagoen etxebizitza premia aztertzeko elkarrizketak egiten. Soraluzeko bi herritar kontratu dituzte telefono bidezko elkarrizketak egiteko, 550 guztira, zoriz aukeratutako etxeetan. Ikerketa honen helburua etxebizitza premia eta eskaria jasotzea da, euren ezaugarriak jasotzearekin batera. 
 
Udalak elkarrizketatuak izango diren pertsonei eskatu nahi die inkesta erantzutean ahalik gehien kolabora dezatela elkarrizketatzaileekin. Inkestaren iraupena 12 minutukoa izango da gutxi gorabehera eta erabat anonimoa izango dela bermatu dute. 
 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.