Atzegik boluntarioak behar ditu

plaentxia_com 2010ko urr. 13a, 14:48

Eibarko Txolarte aisialdirako taldean laguntzeko jendea behar dute.

 
 
 
 
 
Atzegi (Adimen Urritasuna duten pertsonen familien Gipuzkoako Elkartea) boluntario bila dabil, Aisialdira zuzendutako Txolarteak deituriko ekintzetan laguntzeko. Txolarteak Adimen Urritasunak dituzten 16 urtetik gorako pertsonentzako aisialdirako tokiak dira. Hauen helburua aisialdirako ekintzen bidez pertsonekin erlazio positiboa bultzatzea da.
 
Gaur egun 13 Txolarte daude Gipuzkoan. Eibarko Txolartea Txomo Etxean dago, Arane 9 behean. Zapatu arratsaldetan laguntzeko jendea behar da, bertan biltzen direlako aisialdirako ekintzak burutzeko: afariak, poteoa, eskulanak eta gehiago. Boluntario izateko nahikoa da ilusio piska bat izan eta froga egitera animatzea. Horretarako deitu 943 423942 telefonora (Itsaso) edo arantza@atzegi.org helbidera idatzi.
 
{mosimage} 
 


 
 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.