Laia Bedós Bonaterra (Blanes, Herrialde Katalanak 1975) artistak beteko du barixakuan Oreka Art galeria. Diziplina anitzeko artista da kataluniarra. Margolanez gain, besteak beste argazkilaritza eta eskultura ere lantzen ditu, arte abstraktuan oinarrituta eta bizi egoeren inguruan ikertuz. Soraluzeko erakusketari "Hemen!" izena ipini dio, Euskal Herrian egindako koadroak erakutsiko dituelako.
Barixaku arratsaldeko 19:00etan inauguratuko dute erakusketa (Gabolats 28 zenbakian) eta hilaren azkeneraino egongo da, astebarruan 18:00etatik 20:30era eta asteburuan 12:00etatik 14:00etara.
Bere lanak eta informazio gehiagorako jo www.bedosbonaterra.com webgunera.
{mosimage} |