Nafarroa Oinezera joateko autobusa

plaentxia_com 2010ko urr. 11a, 14:42

Nafarroako ikastolen aldeko jaia Atarrabian ospatuko da, urriaren 17an. Pil-pilean Euskara Elkarteak autobusa antolatu du bertaratu nahi duten guztientzat.

 
 
 
 
 
 
 
 
Izena eman nahi dutenek, Iratxo goxodendan edo Arrano eta Gaztelupe tabernetan egin beharko dute, urriaren 16a baino lehen. Autobusa Estaziño kaletik irtengo da, goizeko 9:15ean. 
 
Hona hemen Nafarroa Oinez 2010-eko kantaren letra. Hitzak Joxe Anjel Irigairenak dira eta musika Miel Otxinek jarri dio.
 
Kantaren letra:
 
Hatsak hitz
hitzak herrigintza
iraungiz doan sua berpizten
auzolan (e)ta adore
borondatea oinarri
herri arnasa da giltza,

etxean sua
hauspoa ikastolan
plazan herritarren arnasa,
sorkuntzaren jaian
ausartuz (e)ta saiatuz
iturri, urrats eta zubi,

euskararen unibertsoan bizi
munduz mundu hegan egin
oinez askatasun-elkartasunez
belaunaldiz belaunaldi,

udazkenean
orbelak lurra estali
haziak oro gorderik
sustrai (e)ta adar bertan berriz
zuhaitz solte zirenak
baso bilakatzen ari,

Atarrabia, Burlata eta Uharten
berrogei urtez
hizkuntza arrozturik,
hesi ta mugen gaindi
lur berriak jorratuz
asmoz eta jakitez jori,

euskararen unibertsoan bizi
munduz mundu hegan egin
oinez askatasun-elkartasunez
belaunaldiz belaunaldi.

Hitzak: Joxe Anjel Irigarai
Musika: Miel Otxin
 
Informazio gehiago: www.nafarroaoinez.net