Atzoko Udalbatzarra lasai hasi eta istiluekin amaitu zen. Lehen puntua, lokalen ordenantzena aho batez onartu zuten, aldeko 11 boturekin. Hasiera batean, PSE-EEk mahai gainean laga nahi izan zuen, baina atzoko ordenantzaren onarpena behin-behinekoa izanik, aurrerago, Hirigintza Batzordean aldaketak edo alegazioak egitea posible izango da. Horregatik ordenantzaren alde bozkatu zuten.
Ostean, GI 627 errepideko Mendiola Industrialdera sartzeko bidegurutzea hobetzeko estudioaren bigarren aukera bozkatu eta onartu egin zen aho batez. EAJ alderdiko Iker Aldazabalek azaldu zuen bere taldeak aldeko botua hiru alternatiben artean "egokiena" delako eman zuela baina beraien "zalantzak" dituztela. Jose Luis Arizaga alkateak ikerketetan ibili diren teknikoek hobesten duten aukera dela gehitu zuen, eta EAJk beste alternatibarik baldin badauka, botatzeko. Roke Akizuk bere aldetik, zalantzak eurak ere badituztela esan zuen, bidegurutzearen birmoldaketan galduko den arizti baten harira, baina alternatiba bakarra hori dela. Gehitu zuen, EAJk "ahalmenik ez" duela esaten duela eta gero "aberrazio urbanistikoa" dela esan izan duela (eskolako biribilgunea dela eta) eta "batzuetan, ez dagoela alternatibarik, milagrurik ere ezin dela egin eta obra bat bukatu arte ezin dela epaitu ondo ala txarto egin den".
Bestalde, errepresioaren aurka Jose Luis Arizagak, Larraitz Lakuestak eta Aitor Prietok aurkeztutako mozioa ez zen onartu, aldeko 5 botu eta kontrako 6 boturekin. EAJ-k bere aldetik, mozio alternatibo bat aurkeztu nahi izan zuen eta ahoz goraz irakurri. Bukaeran Aldazabalek gehitu zuen EAJk beti egin duela oinarrizko eskubideen defentsa eta bortizkeriak bortizkeria dakarrela: "Gu beti egongo gara bakearen eta bakegintzaren alde". Bozkatzerakoan berdinketa egon zen, aldeko 3 botu (EAJ), kontrako beste 3 (PSE-EE, PP) eta 5 abstentziorekin. Bigarren bozkaketan berriz berdindu zen eta alkatea kalitatezko botuaz baliatu zen eta ondorioz, abstentzioan geratu zen EAJk aurkeztutako mozio alternatiboa.
Eta honen ostean hasi zen salta, Larraitz Lakuesta zinegotziak azken asteetan atxilotutako gazteen testigantzak irakurtzen hasi eta SOle del Bosque PSE-EE-ko zinegotzia aulkitik jaiki eta irteerako aterutz jo zuen. Udalbatzarrera joandako herritarrak horren aurrean ohiuak botatzen hasi zitzaizkion. Hori ikusita PSEko Borinaga eta PPko Garmendia zinegotziek ere alde egin zuten. Lakuesta zinegotzia bera bere onetik irten eta giroa apur bat lasaitu zenean barkamena eskatu zien bertaratutakoei.
4.-
Soraluzen GI-627 errepideko 54 puntu kilometrikoan Mendiola Industrialdera sartzeko bidegurutzea hobetzeko
estudioaren bigarren aukera onartzea.
Soraluzen GI-627 errepideko 54 puntu kilometrikoan Mendiola Industrialdera sartzeko bidegurutzea hobetzeko
estudioaren bigarren aukera onartzea.